Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zer eskatzen du hemen herriak
kanta zahar baten esana
pentsamentuan ni ere orain
bere ondora narama,
badakizute gure herria
benetan tristerik dana
nik hiz batean eskatutzen det
pake ona eta lana.
Krisis haundian Euskal Herria
nola dagon eroria
anai arrebak hau da hemendik
ein nahi detan eskaria,
lanikan gabe fameli asko
hauxe bada miseria
etxe danetan ikusi nahi det
eguneroko ogia.
Estuasunak sarritan daude
hemen errez ibiltzeko
bainan pobrea juzkatutzen det
aberats baten antzeko,
erreztasunik ez baldin badu
bere ogia lortzeko
Jaunak gizona etzuen egin
hemen goseak hiltzeko.