Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Sebastian Lizaso
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Garmendia
Nere kotxe txiki hau
gelditu da antzu
gasolinik ez bada
hor nabil behartsu
kotxe ederrarekin
berriz zoriontsu
neure depositua
oain bete zaidazu.
Lizaso
Gasolina kontua
aspaldian moda
zure depositoa
hutsik egongo da
bainan dirua lagun
gaur konta non da
gasolinarik ez da
dirurik ez bada.
Garmendia
Kotxerik ez baldin ba
bizi andrebesa
lehengo bizi modua
neretzat traketsa
kotxean jaon nahi det
estu eta presa
bainan pagatze hori
ez dago erreza.
Lizaso
Surtidorea zatoz
besterik ezian
hutsaren truk emango
nizunan pozian,
mila pezetarekin
zabiltz jolasian
etzerade joango
denbora luzian.
Garmendia
Mila peztako hori
kostata deguna
denbo gutxiko dala
horrekin jarduna,
Felipe Gonzaleze
da agintzen duna
hoi al da kanbioa
agindu ziguna.
Lizaso
Etorri dan guztia
beti zerbitua
zenbat diru dakarren
nago aditua
berraina ematea
ez da delitua
ez dezu betetzerik
zuk depositua.