Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Larrañaga
Kargu hauxen dadukat
gutxi gora bera
zer ein behar dizutan
noa esatera,
argi gorri batean
pasada aurrera
alkoholan prueba nator
zuri egitera.
Lizaso
Alkoholaren aproba
aspaldian modan
erakutsi nahi digu
nola izaten dan,
nere planta ikusiz
hau jarri da dudan
ni sano nago naiz ta
kopa batzuk edan.
Larrañaga
Kezkak utzi nahi nitun
denak azalduta
argi gorrin gelditu
zerbait makalduta,
ta zuk aurrera pasa
danak zapalduta
mozkorra zaude edo
burua galduta.
Lizaso
Ertzainak albotikan
esan dittu onak
aguantatu beharra
mendeko gizonak
bodega zulo baten
lehen gera egonak
balanzaik ez dik eitten
jarrita dagonak.
Larrañaga
Bodega zulo baten
egonda gordeta
bainan handik atera
alkoholez beteta
gero gelditzeko nik
jo diot karneta
urtebete bateko
kendu diot karneta.
Lizaso
Argi gorria zegon
ta ez naiz gelditu
nere kotxe kaskarra
ezin errindittu
aldapan goiti bera
egin naiz abittu
gelditu ezkero hasten
lanak beti dittu.
Larrañaga
Gaizki ez nizuke nahi
nik egin inola
badakizu zuzendu
asmotan nagola,
bainan ikusten zaitut
balantzaz nik hola
txofer ibilitzeko
txarra dek alkohola.
Lizaso
Ertzaina albotikan
hasi atakian
bere lagunai hori
nola litekian,
ni ez nijuan behintzat
behar etzan tokian
zuzen nijoa eta
nei utzi pakian.