Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Larrañaga, Anjel
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan kartzelako-lana
Sujet proposé
Konturatu ez bazarete ere, bioi txarraterako botoiak falta zaizkizue. Praketako botoiak.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Gure egoera da
nahikoa astuna.
Larrañaga
Nik ere goguan det
leheno esan duna.
Enbeita
Bilatu behar degu
guretzat jostuna.
Larrañaga
Txoria da barruan
kanpora nahi duna.

Larrañaga
Enteratu gaittu ta
geure kalterako.
Enbeita
Gauza onik ote da
hemen aterako.
Larrañaga
Nunbait sasoian dago
hori lanerako.
Enbeila
Ez da izango gure
neska onerako.

Enbeita
Brageta zabalik da
zerbaiten egarri.
Larrañaga
Baina gaur indarreko
ezin leike jarri.
Enbeita
Zertarako barrera
txoriai esarri.
Larrañaga
Ximurtuta bai dago
guziz penagarri.

Larrañaga
Txoria baju eta
nerbioak altu.
Enbeita
Gure bargeta lanak
jostea behar du.
Larrañaga
Horrek ez du egingo
behar aina kantu.
Enbeita
Larrañagarenak e
bizkorrikan eztu.

Enbeita
Badaukagu guretzat
bargetaren lana.
Larrañaga
Inoiz gerturatzen da
konpontzen duana.
Enbeita
Botoiak erostea
da gaur behar dana.
Larrañaga
Denbora hartzen badegu
eingo degu plana.

Larrañaga
Ikaratu al zera
horren esanera.
Enbeita
Irriparrak gaur datoz
gu hion onera.
Larrañaga
Kezkatzekua ez da
gure txarratera.
Enbeita
Neska zalerik bada
konponduko gera.