Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano
Nere lan eta izardi danek
daukaten ordain merkea
horretarako pasatu behar
lantoa eta nekea
bere ordaina nik izaten det
sarri gosea ta kea
horren aldean gauz polita da
zuk dadukazun pakea.
Lopategi
Pake ederra daukat benetan
nahiz ta poltsikoa hutsa
mendi eder hau ke zikinakin
oraindik ez baita kutsa
alai daukat nik nere bihotza
ta sano daukat gorputza
osasun ona gara baduzu
etzaite jetsi berutza.
Lazkano
Ofizinista argi bat ez naiz
nere lana da peontza
horregatikan arkitutzen zait
horren bizi modu motza
mendi aldeko pake ederran
bila da nere bihotza
haurrik ez banu zugana etorri
niteke gaurtik morrontzat.
Lopategi
Zuk etzazula horrela hartu
morrontzarako ajola
nagusi batek lehenago ere
xurgatu dizu odola
lagun antzera biziko gara
alkartu gaitezen hola
euskaldun ona baldin bazara
zabalik daukat txabola.
Lazkano
Mendi gainean egingo nuke
biziz polita hain justu
ni bizi naizen paraje horrek
honen itxurarik ez du
noizbait euskeraz hasita ere
igual albotikan txistu
Euskal Herrian bizi naizenik
ia ezin det sinistu.
Lopategi
Goi hauetan guk baditugu gaur
oraindik euskeraz hotsak
diru piska bat ba omen dauka
Lazkano gaur zure poltsak
odol bateko gizonak gera
ez gera elkarren arrotzak
bion artean zati dizagun
ardiak era bildotsak.
Lazkano
Ez dakit zeinek izango duen
nere bizitzan ardura
bainan zerua maiteagatik
jaio nintzan inpernura
mantenua ere izaten degu
bizi moduan modura
hango esnerik onena baino
hobe da zure gazura.
Lopategi
Elkarte on bat egin dugu ta
hasi gaitezen lanera
egun bat hemen pasa ezkero
ez zera joango behera
biok batera kantatutzeko
etorri zaigu aukera
gora artzaiak gora euskaldunak
eta mendiko euskera.