Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Otaño

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Otaño, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bokadilo bat jan nahi eta Pancorbon topo egin duzue. Lazkano Madriletik Euskal Herrira dator, eta Otaño Euskal Herritik Madril aldera doa eguneroko zereginetan.

Description

Air
Xarmangarria zera I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Iñaki Otaño

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano: Mokau bat osatu nahi
nik hortz eta hagin
nere gose santu hau
ezkutatu dadin
Otaño ere bertan
arkitzen da berdin
lehenen galdetzen diat
zer berri Euskadin?

Otaño: Han dana burruka da
gorrototik jota
bialdu ez naute egin
ez nau inork bota
pakea besterikan
ez baitzait inporta
hargatik aldegin det
hoi han ez dago-ta.

Lazkano: Beraz zure pakerik
ezin korapila
arkituko zenduen
mila iskanbila
leku txarrera zoaz
pakearen bila!
Gerra maite ez duna
ez juan Madrila!

Otaño: Hura ez dut ezagutzen
aitortzen du firme
baina munduan bizi
nahi dut alai, erne
hango kanpotarrak ta
etxekoak barne
gorroto hoiekin ni
ez nago konforme.

Lazkano: Euskadin irautea
hobe da ahal dala
nahiz patxara ez izan
nahi bezin zabala
Madril pentsatu zazu
okerrago dala
aurki entzungo dezu
kriminal zerala!

Otaño: Aurrera beharrean
guztia atzera
txangurruak bizitzan
ohi duen antzera
batasuna're aspaldi
badoa galtzera
Lazkano zu ere han
aspertuko zera!

Lazkano: Otañon bihotzean
nere ustez min da
herria ikusirik
konpondu ezinda
nora kristota zoaz
zu hori jakinda?
Zer konponduko dezu
kanpora aldeginda?

Otaño: Zure ideetan ni
ez neike eseri
grazirik ez baitiot
bilatzen ezeri
gorroto ta parua
hoinbeste miseri
hura gustatzen bazaik
hik lasai hor segi.