Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Intxaurraga, Juan Inazio
Bertsolaris / Auteurs
Azpillaga, Jon
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Itsaso zabalean topo egin dozue bakoitza itsasuntzi batetan. Bat, zu Telleria, Amerika aldera zoaz, eta zu Azpillaga Euskal Herri aldera zatoz.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Aizu laguna itsas zabalen
erdi erdian gaude ta
zer mugantza dan ikustekoa
hartu ezazu arreta,
Zu batetikan ni bestetikan
iritsi leku honeta
ni natorren leku horretantxe
nula ez dan berriketa
Euskal Herria agurtu eta
banoa Ameriketa.
Azpillaga
Amerikara bazuazela
eman diguzu aitzera
biok batera hurbildu gera
mainel jatorren antzera
ni Amerikan egon naiz eta
banator herriz atzera
han dadukaten bizimodua
nik botatzen det hutsera
harunz joan ta ikusitakuan
zu ere aspertuko zera.
Telleria
Pozik ninjoan alde hartara
bainan jarri nauzu triste
itxaropena beitikan dabil
nahiz eta ni izan gazte,
saiatu ezkero mundu honetan
gauza asko egin ditezke
Euskal Herrian lanik gabeak
nola dauzkagun hainbeste
Ameriketa ninjoan ni ere
ogi pixkat baten eske.
Azpillaga
Mordo bat ginan Euskal Herritik
lehenago erten gendunak
han berriz lana egin behar du
ogia jan behar dunak
langabezia han ere badago
ez daude kontu bigunak
Euskal Herrian daduzkat nere
senide eta lagunak
hantxe patxadan pasa nahi ditut
gelditzen diran egunak.
Telleria
Bizitzekohain aterako det
Ameriketa joanik
zuk badakizu beti gogoa
zutik dabilkidala nik
hango gauz txarrak kontatu eta
etzaidazu eman penik
Euskal Herrira zatoz berriro
zu Amerikan izanik
baina ez uste Euskal Herria
lehengo Euskal Herri danik.
Azpillaga
Ni banijua senide denak
biltzegatik alkarrena
hor ibili naiz Hego Amerika
ta Iparrean barrena
zein tokitatik alde egin dezun
jakin behar zu aurrena
badaezpada ere kontuan euki
Amerikano zaharrena
Euskadi dala munduan dagon
lur puskarik ederrena.