Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria
Bertsoa entzun |
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria
Nom de la strophe:
Neurri berezikoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Danen aurrean gaude jarriak
eman nahirikan gure neurriak
Madril aldetik datoz hereak
ta Euskadin uztarriak
ta Euskadin uztarriak
gauz gogoz zoragarriak
batzuk beltz bestek gorriak
traba ikaragarriak
len dauzkagunak atera ez ta
barrura sartu berriak
gerra hau baiño pakea hobe
ez al du Euskal Herria
ez al du Euskal Herria.
Bide hontatik orain goazena
ta derizkiot guztiz zuzena
pakerako ere Euskal Herriak
beterik du almazena
beterik du almazena,
gerratik dator atzena
txarra horren ondorena
hor damutu da geiena
ta hortik joatea gerta liteke
danon gerorako pena
pake bidetik bakarrik dago
zutik gure itxaropena
zutik gure itxaropena.
Destino batek eman diguna
zer begiraten gogor illuna
gizaldiaren aro hauxen da
gogorrena ta estuna
gogorrena ta estuna,
bizitza ez da biguna
baizik latz eta astuna
baiña egin beltar duna
gauza guztiak aurrera beida
eta usai hauxen suma
pake bidetik bakarrik dator
herrian askatasuna
herrian askatasuna.