Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ez naiz ni gerraren zale, baizik bakearen alde.

Description

Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure mundua ere
hain dago itsusi
alkar ere ezin
gerade ikusi
ez naiz gerraren zale
zuen adirazi
horrek ekarri dittu
hainbeste desgrazi
gu zazpi probintzi
horra nere iritzi
lapur da polizi
zenbat injustizi
alkar maitatuz ezin
al leike bizi.

Horrek sortu dizkigu
bajinat oztopo
hau esanagatikan
ez naute joko
hori Xenpelarrek behin
esan zuelako
geroztik hari kaso
egin behar zako
maltzurkeriz bapo
nortasunez plako
gerra zertarako
ondamenerako
lagun urkoa maite
ez degulako.

Deabruei hartzen diet
urrutitik usai
nik beti joan nahi nuke
pakean itzai
entzun dira hildakon
hainbeste hil kanpai
eta espaloietan
gaurkoz odola blai
hurren zenbat etsai
gu ondatzeko zai
bota dituzte bai
tiroz hainbat anai
horrela bizitzerik
guk ez dugu nahi.