Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ez dituzue zuek ere jokaera oso berdinak. Jon Enbeitak, penak ahazteko lagun artean aurkitzen du bere babesa, Euzkitzek bakardadean.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Sortu danetik gizona beti
dugu zorion egarri,
baina bizitzak sarri askotan
penatan gaitu ezarri,
geuk poza nahita atsekabeak
destino latzak ekarri,
ondasunetik pobreak edo
osasunetik elbarri,
bizitza askoz errezago da
lagundurikan elkarri. (bis)
Euzkitze
Beti freskoa eta bizia
ez da izaten lorea,
nere bizitza ere ez da hain
eder eta dotorea,
banaiz neskatxa on baten lagun,
kuadrila baten jabea,
baina multzoa maiz ikusten dut
berotasunik gabea,
nere tristurak kontsolatzeko
hobe da bakardadea. (bis)
Enbeita
Beti ez zaigu gauza gozotan
betetzen gure karroza,
eta bizitza bat eta bestek
elkarturik behar osa,
bakardadea ez da laguna
betirako aproposa,
behar bai dugu guk nori eman
atsekabe edo poza,
dena alkartuz pasa dezagun
zoriona ere goza. (bis)
Euzkitze
Egia esan gozamen asko
ez zait egokitu aurten,
lehen ez nun babes haundirik eta
orain haiek ere eten,
gizatasuna ez al da galdu
lehiaketa itxu baten?
Ni bestengana ez joan arren
lagundu diezadaten,
gero lanikan ez det izango
haiei eskerrak ematen. (bis)
Enbeita
Hartu ezean ez daukazula
eskerrak eman beharrik,
bihotz horretan ez dut ikusten
nik benetako indarrik,
gure zeruan sortuko bada
esperantzaren izarrik,
bide hortatik ez dago onik
eta sobra zoritxarrik,
herririk ere ezin da egin
jokatuz denok bakarrik. (bis)
Euzkitze
Baina gehienak ez ote gera
egoismo askokoak,
batzu(e)i lagunak laguntzen die
beste batzuei Jainkoak,
nik ikutu ez ditezken gauzak
ez ditut hain gustokoak,
neri laguntzen ez da lan asko
izango lagun hurkoak,
neure masailak ito bitzate
nere begien malkoak. (bis)