Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Bost seme-alabaren ama zaitugu. Gaur ohartu zara zure seme-alabek ez dutela zure beharrik.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme-alabok zuei eskeini
dizuet nere bizia,
zuengandik dut bizi poz dena
ta jarraitzeko grazia,
lortu dudana izango al da
lege onez irabazia,
konturatu naiz, konturatzea,
ez da izan itxusia,
gaur ohartu nahiz bete-dedala
betebehar nagusia. (bis)

Nere masaila, nere kokotsa
gaur malkoa dariola,
baina ez pentsa tristuragatik
busti direnik inola,
badakit zuen bihotza ere
nerekin kontent dagola,
zuen zainetan beti izango
delako nere odola,
zabal zazute nere magalak
eskeinitako eskola. (bis)

Hamaika malko, hamaika izerdi,
zuek hezteko lanean,
bihar goizean nik ez zaituztet
izango aldamenean,
bizitza suertez izan zazute
Jainkoaren izenean,
zuen sorbaldak beharko ditut
ni samintzen naizenean,
laguntzeko prest izan mesedez
behar zaituztedanean. (bis)