Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Luis Otamendi, Xabier "Euzkitze"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Otamendi, Luis
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Euzkitzek makina baten ardura zuen gaur arte bere lantegian. Luis Otamendi, nagusiak, zaharra kendu eta bi makina berri ekarri dizkio eta bien ardura eman.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Luis Otamendi, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Orain artean nere lana zan
txukuna eta polita,
baina gaur beste makina batez
egin didazu bisita,
zure obrari ez nago orain
oso ondo eritzita,
laguntzaile bar ekar zaidazu
ni ezin naiz iritsi-ta.
Otamendi
Nagusia naiz eta fabrika
jarri nahi nuke indartsu,
lehengo makina hondatua zan
txatarra edo halatsu,
orain bi berri ezker-eskubi
laguna hortxe dauzkazu,
mutil argia zera zu eta
ondo zaitu itzazu.
Euzkitze
Orain artean ez zera inoiz
portatu izan itxusi,
baina ezin det lana ondo egin
neure bi esku ta guzi,
zuk nahi badezu zure patrika
ondo gizendu erazi,
baina lehenbizi langile denak
errespetatzen ikasi.
Otamendi
Lehen izan zera zu langilea
oso jatorra ta pina,
ta aurrera (e)re nahi nuke nik
jarraitu lehengo berdina,
bi esku eder badituzu eta
burua argia gain(er)a,
zu gaztea aisa zera gero
hoiek moldatzeko haina.
Euzkitze
Nagusi hauek beti patrikak
aberastu nahi dituzte,
baina Otamendi ondo jokatzen
ari zeranik ez uste,
makina(re)n partez sartu itzazu
bizpahiru mutiko gazte,
hiru sendiren sufrimentuak
lasaituko zenituzke.
Otamendi
Jende gehiegi matentzerikan
nik ez dadukat ordia,
ikusi nahi det argi ta garbi
zuk dezuan ausardia,
bat txarra baino bi berri onak
ez al da askoz hobia,
jornala ere emango dizut
zuri lehenoko doblia.
Euskitze
Ez zait bate txarra iruditu
zure azken erantzuna,
baina ez dago hain gaizki nere
patrikaren osasuna,
beste mutiko gazte bat da orain
ekarri behar dezuna,
eta harentzat izan dadila
igo behar didazuna.
Otamendi
Nagusia naiz aizu poliki
hitzegin zazu gaztea,
buruhaustea nahiko izan det
nik makinak erostea,
ta nahi zinduket hauen aurrean
lane(a)n ondo ikustea,
zurekin frutu baldin badaukat
hartuko det nik bestea.