Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Otamendi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Otamendi, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Biok ikastolan egin dituzue zuen ikasketak. Unibertsitatera heldu zarete eta karrera bera egiten hasi zarete. Zuk, Ainhoa, euskarazko bidea hartu duzu, Andonik gaztelaniazkoa hartu du. Ainhoa hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Otamendi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirreazaldegi:
Hemezortzikin aukeratzeko
dugu abilidadea
nere bidetik zure bidera
Andoni bada aldea
erdarazkoa zurea eta
euskarazkoa nirea
urrats bakarrez atzean utzi
duzu guztion bidea. (bis)

And. Otamendi:
Berdina balitz euskeraz aizu
noski hartuko nuke nik´e
UPVak beti ematen du
hainbat odol irakite
eta euskera toki horretan
soilikan baita tramite
ta irakasleek euskera ere
justu-justu egiten dute. (bis)

A. Agirreazaldegi:
Gazte artean gaztelera da
gaur eguneroko moda
nik uste nuen gure hizkuntza
guk nahi genuela gora
zure bidea hartu ezkero
Andoni ez goaz inora
zu bezelako asko etorrita
berriz berdin pasako da. (bis)

And. Otamendi:
Gure etxean euskera dugu
aspalditikan neurriko
enpresaritza ikasketetan
ni erderaz naiz jarriko
kalean ere sarritan deitzen
didate nei baserriko
eta erderaz ikastea´re
gaizki ez zait etorriko. (bis)

A. Agirreazaldegi:
Erdara berez ikasten dugu
ez zaite izan ergela
orain artean geure hizkuntzak
betetzen zigun arbela
aurrera ere segi behar dugu
orain artean bezela
geuk erakutsi daigun eskara
hizkuntza heldua dela. (bis)

And. Otamendi:
Monterok ere beste hortikan
beti sartzen du euskera
horregatikan izan liteke
euskaldunentzat kaltera
barkatu Ainhoa baino ez zera
juango oso aurrera
itzulpenekin jardungo zera
itzulpen txarrak gainera. (bis)