Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Iker Zubeldia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Zubeldia:
Karnetakin zabiltza
zu nahikoa larri;
aspalditxotik dakit
mutil honen berri
ta bultza egiteko
gaztai eder horri
ardo botila on bat
gutxinez ekarri. (bis)
U. Muñoa:
Ardua ekartzeko
esan du nolanahi
eta hori entzunda
nago nahiko lasai.
Hoinbesterako presto
nola dagon Unai
aprobatu ezkero
kafea ere bai. (bis)
I. Zubeldia:
Mutilai meritorik
ezin zaio kendu
baina ondoren hitza
ezin du mantendu.
Gizona botilakin
dabile berandu
hortaz seguru nago:
bidean edan du. (bis)
U. Muñoa:
Berriz arrazoi dezu
hitz batzuen truke
karnetak eman dizkit
mila buruhauste!
Nere tripek ardoa
jada probau dute
bueltakoan beste bat
edango genuke. (bis)
I. Zubeldia:
Gazta osoa jan du
ta ni harrituta
gainera etorri da
botila hustuta;
nora joan behar zera
kotxea hartuta?
Ibili zaitez oinez
komeni zaizu-ta. (bis)
U. Muñoa:
Nahiko konfidatua
nengoen zurekin
engainatu nahiean
gazta on batekin.
Jakin, gaur etorri naiz
letxe txarrarekin
hurrena lortuko det
gaztako batekin. (bis)