Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Erantzun baten zain, asteak eman dituzu eta, gaur, espero ez zenuen erantzuna jaso duzu.

Description

Air
Gure herri ttiki hau da
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badakit zu ez zarela
egoten sekula lasai
arriskuari urrundik
hartzen baitiozu usai;
esan nizun etortzeko
ta erantzun zenidan "Ai!
Aste batzuetan behintzat
pentsatzeko hartzen det jai".
Asteetan egondu naiz
zure erantzunaren zai
zu baitzera nere argi
nere begi hauen talai.
Finalera etorri zera
irabaztea dezu nahi;
lehen neregatik nahi nuen
orain zugatik ere bai. (bis)

Beti egoten zera zu
nere asmoen gainean;
beti dezu hitz polit bat
neretzako mingainean;
beti zu nere ondoan
beti goxo apainean;
beti zure esku hori
gehien behar dedanean;
beti zu ta betirako
hor zaude azken finean;
beti zu beti pozean
beti zu nere minean.
Hor zaude jende artean
hor zaude gaurko gauean;
bi begi bi izar dira
gogoan ilunbean. (bis)

Bai zure bi begi hoiek
bai zure bi begi urdin...
Bai zure irrifar hori
irrifar hori beti fin...
Zama bizkar gain honetan
sentitu nezake arin
ez dezulako gaur ere
zure lekuan huts egin.
Badegu ibilbide bat
ta badegu nahiko adin;
bizitza pasatu degu
poz ta minez elkarrekin;
hor zaude nere maitea
ta ederki dakit jakin
txapela zein txapel gabe
maiteko nauzula berdin. (bis)