Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Oskar Alberdi, Iker Alustiza
2007-09-22 Orio Txapelketa [Bertsoa] / Oskar Alberdi, Iker Alustiza
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Alustiza: Neri mosto atera
al zaizu inportik?
Orain adarra jotzen
zabiltza gogotik;
horrelako sustorik
ez nuen hartu nik
elkartean andreak
sartu ziranetik. (bis)
O. Alberdi: Orain mosto atera
gero igual ura;
era hortan nerekin
zuk ez egin duda;
puntu hontan jartzen det
edanaren muga:
analisitan ardo
gehitxo azaldu da. (bis)
I. Alustiza: Analisiek beraz
hamaika abisu.
Sendagilea jainko
edo degu maisu...
Bera lehengo astean
ezagutu dezu
ta ni txikitatikan
ezagutzen nauzu. (bis)
O. Alberdi: Gu ezagutzen gera
besteik ez zan falta!
Gu beti tabernetan
tipi eta tapa
meikuak jarri zidan
ja hiltzeko data
bizitza estimatu
egin behar da-ta. (bis)
I. Alustiza: Medikuek beldurtzen
horrenbeste truko;
ardoa utzi izana
zaizu damutuko:
hiltzeko data eman
ta ezin egin uko
ta mostoak ez dizu
datarik kenduko. (bis)
O. Alberdi: Ardoa da bizia
ta mosto motela
eta ardoak dauka
tripa hortan hotela;
zuk ardoa ta mosto
hor eskatu bela
ah hori bai ta zure kontu
joan daitezela! (bis)