Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Elkarren ezker-eskuin bizi zarete. Aitor, udako oporretan, karabanan, etxeko bartulo guztiak eta familia hartuta kanpinera joan zara, hilabete pasatzera. Aldameneko karabanan nor egongo eta Iker bizilaguna bere familiarekin.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia: Oporrak pasatzea
genduen buruan
eta Aitor jarri zait
nere inguruan.
Oporraldi ederra
pasako genduan
biolina etxean
utzi bazenduan. (bis)

A. Sarriegi: Oraindik ere ez naiz
ausartu jotzera.
Nentorren zu bistatik
ezkutatze aldera
baina ez ote zatoz
gaur faltsu antzera?
Ni nengoen tokira
zu etorri zera. (bis)

I. Zubeldia: Pistina eta guzti
kanpina konpleto!
Nun egon behar genun
guk askoz hobeto?
Bazkalondoan badu
zurrunka tarteko...
Ordua jarri behar deu
siesta eiteko. (bis)

A. Sarriegi: Han behintzat auzoko zan
ta hemen etxeko.
Eskopeta bat ez da
hona ekartzeko!
Txikiarekin nabil
beldurtu antzeko:
hau kapaz da umea
jo ta botatzeko! (bis)

I. Zubeldia: Bibolin zahar horrekin
ze pieza sorta!
Isilik bazeunde're
ez zion inporta!
Kontuz eskupetea
kotxean dago-ta!
Hobe txikia utzi
eta aita bota. (bis)

A. Sarriegi: Ederki hustu dezu
beste behin barrena;
aguantatu beharra
hori da txarrena.
Beste baten galdetu
behar dizut aurrena
noiz hartuko dituzun
oporrak hurrena.