Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
IZAGIRRE:
Zelai batean nago
eta ez naiz kexu,
zuri begira badet
nahiko konpromezu.
"Ai ama!" ta "ai ama!"
hainbeste errezu,
ta zer sentitzen dezun
konta dezakezu,
goitik behera burdin bat
sartuta badezu (bis)
AGIRREAZALDEGI:
Nahiz eta zuk burnirik
ez daukazun bate,
zuk duzun mantenua
ez da irtetzen merke.
Ni haurrei poz emanez
horrenbeste urte,
hoiek ilusiotan
ni piztutzen naute;
plazerra ematen diet
hogei duron truke. (bis)
IZAGIRRE:
Katxarro borobil bat
da zure aldare,
beti bueltan-bueltan han
suabe-suabe,
baina ikusten zaitut
hor zeharo grabe;
ume denak nirekin
alaienen pare,
kalanbrea izateko
arriskurik gabe. (bis)
AGIRREAZALDEGI:
Haurrak gainean dauzkat
nirekin luzaro,
kalanbrea izanda
hoientzat akabo!
Baina egun ez gara
gu hoien esklabo,
zure ile luzerik
gaur nigan ez dago,
baina laztantzen naute
zu baino gehiago. (bis)
IZAGIRRE:
Zu edo ni laztandu
ez da ez berdina,
nik bizia baitaukat
hori da jakina!
zuri beidatu hutsak
ematen dit mina,
egoera ez dezu
bate atsegina,
aurrekoa sekula
harrapatu ezina. (bis)
AGIRREAZALDEGI:
Bakoitzak badaukagu
bakoitzaren zama,
ta poza egin dezagun
biok erdi bana;
ni haur txikienentzat
jostailu laztana,
zu egitazkoa ta
badaukazu fama;
bakoitzak gorde beza
norberaren xarma. (bis)