Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Albistur, Aitor
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Senar-emazteak zarete. Lurrikarak nahiko sarri izan dira zuen lurraldean historian zehar. Duela gutxi lurrikara batek zuen etxea suntsitu egin du. Mendiluze senarrak leku berean eraiki nahi luke berriz ere etxea. Albistur emazteak beste norabait begira ditu begiak.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


MENDILUZE:
Hona iritsi ginen
amets batek jota,
zegoen arriskua
asko ez inporta;
orain gure etxea
hor behean dago-ta,
geureagatik behar
genduke borroka,
hura jausi da baina
gu ez gaitu bota.

ALBISTUR:
Hemen ondo bizitzen
hainbeste ahalegin,
saiatu ginen baina
ene senar ezin.
Lurrikaran kontuan
nahi al dezu jakin?
lurra ikaratu denez
mixeri honekin,
hemendik urrutira
behar dugu aldegin.

MENDILUZE:
Gertatu denarekin
erabat erreta,
beraz aldegitea
genuke errenta;
nik nere ametsa det
lur hontan gordeta
beraz zure ametsei
emaiezu buelta,
zer aurkituko dezun
ez dakizu eta.

ALBISTUR:
Lurrikara izan da
denan erruduna,
ta guk hemen ez dugu
aukera txukuna;
hemendik joatea
da egin behar duguna,
nahiz kanpoko mundua
den ezezaguna,
bate ez zait gustatzen
hemen daukaguna.

MENDILUZE:
Lur hau ez da nahi degun
bezain oparoa,
baina zuk etsitzea
zeinen arraroa!
Bizi gera, bizitza
aurrerantza doa
ta berriz ekitea
da nere gogoa;
lurra ez da ni baino
egoskorragoa.

ALBISTUR:
Baina lurrikarana
dugu erremate,
zu egoskorra zera
zuretzako kalte;
nere burua nahi det
hemendik aparte,
sufritzen ari gera
konturatu zaite;
dena kendu diguna
nik ezin det maite.