Bertsos - View details To know more about this section
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Aitor Mendiluze
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Aitor Mendiluze
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
MENDILUZE:
Hona iritsi ginen
amets batek jota,
zegoen arriskua
asko ez inporta;
orain gure etxea
hor behean dago-ta,
geureagatik behar
genduke borroka,
hura jausi da baina
gu ez gaitu bota.
ALBISTUR:
Hemen ondo bizitzen
hainbeste ahalegin,
saiatu ginen baina
ene senar ezin.
Lurrikaran kontuan
nahi al dezu jakin?
lurra ikaratu denez
mixeri honekin,
hemendik urrutira
behar dugu aldegin.
MENDILUZE:
Gertatu denarekin
erabat erreta,
beraz aldegitea
genuke errenta;
nik nere ametsa det
lur hontan gordeta
beraz zure ametsei
emaiezu buelta,
zer aurkituko dezun
ez dakizu eta.
ALBISTUR:
Lurrikara izan da
denan erruduna,
ta guk hemen ez dugu
aukera txukuna;
hemendik joatea
da egin behar duguna,
nahiz kanpoko mundua
den ezezaguna,
bate ez zait gustatzen
hemen daukaguna.
MENDILUZE:
Lur hau ez da nahi degun
bezain oparoa,
baina zuk etsitzea
zeinen arraroa!
Bizi gera, bizitza
aurrerantza doa
ta berriz ekitea
da nere gogoa;
lurra ez da ni baino
egoskorragoa.
ALBISTUR:
Baina lurrikarana
dugu erremate,
zu egoskorra zera
zuretzako kalte;
nere burua nahi det
hemendik aparte,
sufritzen ari gera
konturatu zaite;
dena kendu diguna
nik ezin det maite.