Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Leire Ostolaza, Alaitz Sarasola

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako Sailkapena (2001)
Représentación
2001-03-24 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Ostolaza, Leire
Sarasola, Alaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi ahizpa zarete. Zeuon etxean konponketak egin dituzue, eta orain zuk, Alaitz, apaingarri gisa tresna zaharrak edo jarri nahi dituzu ormetan. Leirek berriz famatuen posterrak.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-03-24 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Leire Ostolaza, Alaitz Sarasola

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


SARASOLA:
Aguro asko berritu dira
baserriaren barrenak,
ta apaintzeko biok dauzkagu
horren gogo nabarmenak
Posterrak jarri nahi dituzu ta
dauzkat sekulako penak;
gure arbasoen tresnak baitira
gehien balio dutenak (bis)

OSTOLAZA:
Jakin ezazu nazkatua naiz
traste zahar horiekin,
orain artean atera zaie
behar hainbeste etekin.
Nik modernoak nahiago ditut
zergatik behar dezu jakin:
amets hobeak egiten ditut
Txaianeren posterrakin (bis)

SARASOLA:
Txaiane horren kontuarekin
neri ez berotu kaskoa,
begira hemen argizaiola
eder ta zahar askoa,
hortxe daukagu tolarea ta
hemen daukagu auspoa;
hauek ezean galduta zegon
baserrien arrastoa (bis)

OSTOLAZA:
Pertsonak dira argizaiola
baino argi gehio ditunak,
traste hoiekin nire logelan
ezin galdu nik zentzunak.
Suerte hobea du Txaianeren
autograforen bat dunak;
zerbaitegatik dira holakoak
mundu osoan ezagunak(bis)

SARASOLA:
Poster horiek ipini nahian
egin didazu iseka,
nik berriz tresnak ez ditut orain
utziko nonahi gordeta.
Aizu Txeiene ingeles horri
arren ez jarri arreta,
berak kantatzen duena ere
ez dezu ulertzen eta (bis)

OSTOLAZA:
Aizu jakizu haren inglesa
ulertu dezaket garden.
Zuk ere jakin behar zenuke
famatu hoiena zer den.
Nik paretetan ikusi nahi det
beste mutiko bat lerden;
famoso da ta logelan jarri
beharra det Javier Bardem (bis)