Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Jean Pierre Mendiburu

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Représentación
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolaris / Auteurs
Aburuza, Lontxo
Mendiburu, Jean Pierre
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lan berrian sartuko dira orain bertsolariak. Bakoitzak zortziko txikian hiruna bertso bota behar, bikoteak aldatuaz. Lehenengo bikotea Mendiburu eta Lontxo Aburuza. Goizean goizetik onddoak biltzera joatekoak zerate zuek, Lontxo eta Mendiburu. Esandako orduan, goizeko seietan, hor da Lontxo Mendiburu noiz etorriko zai. Ez da ageri eta bila joan zaio. Hasi Lontxo.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Jean Pierre Mendiburu

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aburuza:
Goiza heldu da eta
legortutzen ihintza,
elkarrekin aspaldi
Jean Pierre gabiltza,
baina parrandatikan
okertuz zabiltza
eta nora joan zaizu
lagunaren hitza
tra, la, ra, la, ra, la
lagunaren hitza.

Mendiburu:
Ez zaitela aserre
zaude otoi mantxo
oraino goizegi da
konturatu Lontxo,
ohean egoitea
on da eta kontxol
andrearekin ere
zagon hainbat goxo
tra, la, ra, la, ra, la
zagon hainbat goxo.

Aburuza:
Andrearekin honek
lanean indartsu
eta bide hortatik
zuk franko dakizu
baina pasatzen dizut
momentuz abixu
azkar jeiki zaitela
zuk jan nahi baduzu
tra, la, ra, la, ra, la
zuk ion nahi baduzu.

Mendiburu:
Irria jautsi zauzu
begitik hortzera
Mendiburu utz zazu
otoi etortzera,
ni faltan ez zaiz joan
hemendik etxera,
ta onddoak utz kizu*
oraindik sortzera,
tra, la, ra, la, ra, la
oraindik sortzera

Aburuza:
Ate ondoan zai gaur
daukazu txoferra
ta hartu duzun hori
zuk bide okerra,
entzun zaidazu orain
arrazoi ederra
nere iritzian zu
zerade alferra
tra, la, ra, la, ra, la
zerade alferra

Mendiburu
Alferra naizela zuk
oi! erran duzia
Lontxo adiskidea
baina itxusia,
badaukagu denbora
hortan da hauzia
gure eskuko dugu
atsalde guzia
tra, la, ra, la, ra, la
atsalde guzia.