Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Jean Pierre Mendiburu
1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Jean Pierre Mendiburu
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Aburuza:
Goiza heldu da eta
legortutzen ihintza,
elkarrekin aspaldi
Jean Pierre gabiltza,
baina parrandatikan
okertuz zabiltza
eta nora joan zaizu
lagunaren hitza
tra, la, ra, la, ra, la
lagunaren hitza.
Mendiburu:
Ez zaitela aserre
zaude otoi mantxo
oraino goizegi da
konturatu Lontxo,
ohean egoitea
on da eta kontxol
andrearekin ere
zagon hainbat goxo
tra, la, ra, la, ra, la
zagon hainbat goxo.
Aburuza:
Andrearekin honek
lanean indartsu
eta bide hortatik
zuk franko dakizu
baina pasatzen dizut
momentuz abixu
azkar jeiki zaitela
zuk jan nahi baduzu
tra, la, ra, la, ra, la
zuk ion nahi baduzu.
Mendiburu:
Irria jautsi zauzu
begitik hortzera
Mendiburu utz zazu
otoi etortzera,
ni faltan ez zaiz joan
hemendik etxera,
ta onddoak utz kizu*
oraindik sortzera,
tra, la, ra, la, ra, la
oraindik sortzera
Aburuza:
Ate ondoan zai gaur
daukazu txoferra
ta hartu duzun hori
zuk bide okerra,
entzun zaidazu orain
arrazoi ederra
nere iritzian zu
zerade alferra
tra, la, ra, la, ra, la
zerade alferra
Mendiburu
Alferra naizela zuk
oi! erran duzia
Lontxo adiskidea
baina itxusia,
badaukagu denbora
hortan da hauzia
gure eskuko dugu
atsalde guzia
tra, la, ra, la, ra, la
atsalde guzia.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra