Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Moises Jaso

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Représentación
1989-04-09 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Argiñarena, Joxe Fermin
Jaso, Moises
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Joxe Fermin Arginarena eta Moises Jaso. Zu Argiñarena lantegiko nagusia zara, enpresa krisisan dabilela to Jasori ez diozu soldatarik ordaindu azkeneko hiru hilabeteetan. Hiruna bertso zortziko nagusian Argiñarena hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Moises Jaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.F. Argiñarena:
Kopeta beltzak ikusten ditu
aspaldian nagusiak
hiru hilabete kobratu gabe
izaten dira luziak
baina krisis tzar hori dala ta
datoz kontu itxusiak
hemen enpresa altxa behar du
langile ta nagusiak.

Jaso:
Arrazoi ona eman dezula
neri hala iruditzen zat
nausi maitea aldamenetik
gaizki ez zerade mintzat
guztia ere ezin ordaindu
daukazula askorentzat
besteak baztar utzi itzazu ta
etxea izan deiela neretzat.

JF Argiñarena:
Hogei bat urte sartu zinala
bete joan dan abendun
orain artean gure enpresa
martxa politean gendun
baina bizkarra guztiok eman
dezagun behar dan ordun
nahiz hiru kobratu gabe eduki
lehen asko kobratu zendun.

Jaso:
Lehenago asko kobratu nuen baina
hainbeste nintzan nekatuta
aldamenetik aitormena duzu
ez zaude ukatuta
eman zenduen kontrata ere
oraindik ez da bukatuta
ni pobre zertako utzi
ta zu aberastuta.

J.F. Argiñarena:
Arrazoi zorrotza edo eskasa
Moises didazu zuzendu
zuk ere zerbait arrazoi dezu
nik ezin dizut gaur kendu
denon artean berriz enpresa
behar genduke mantendu
gobernatzen ez den behiak ere
esne gutxi ematen du.

Jaso:
Gertakizun hau dadukagu
Ferminek kalkulatzen duanez
aste betea nunbait egina
egongo da hor bai lanez
ni ere ezin aspertu naiz
neronena esanez
agindu asko egin zun baina
ezer gutxi emanez.