Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-09-08 Izurtza Jaialdia
Conducteur/trice
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Auteurs
Areitio, Juan Mari
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Munduan minutuko hamabi hektarea basamortu bihurtzen dira.

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio
Abelek hor esan duna
degu nahikoa larria,
pentsatutzen jarri eta
hau da ikaragarria,
basamortua bihurtzen doa
hau da oraingo berria,
Euskal Herria ere aspaldian
dago nahikoa erria.
Egaña
Areitio izuturik
eta neu ere ikaran,
datu hori hola bada
ezin gu egon patxadan,
basamortuak bihurtu dira
hainbat mendi eta haran,
konturatuko ote gerade
zer egiten ari garan!
Areitio
Basamortua zabaldutzen
izadiaren kaltera,
horren aurka joan behar dugu
hemen guztiok batera;
zuhaitz ederrak galtzen dijoaz
egunetik egunera,
aurrerapenak zertako diran
hortik kontuak atera.
Egaña
la berderik ez dago
dena ke ta dena laino,
natura zaintze horretan
portatutzen gera ñaño,
batzuk propio sua sartuaz
basoen barreneraino,
hobe musuka lau ordu pasa
hortan minutu bat baino.
Areitio
Ontzat hartu behar Egañak
egiten dituen planak,
nola egin litezke hemen
era horretako lanak,
galtzera doaz baso edarrak
ibarrak eta oihanak,
horrelakorik ezin du egin
bihotz pixka bat daukanak.
Egaña
Noizbait hasiko al gera
belar gustoa usaintzen,
Abelek esan duenak
ez nau batere lasaitzen,
naturaleza denona degu
saiatu gaitezen zaintzen,
seme alabe(r)i ez esateko
hemen baso bat izan zen.