Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (22. 1990. Donostia)
Représentación
1990-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egaña bertsolari gazte izatetik pasea eta Sarasua bertsolari gaztea oraindik, eta bertsolari gazteen eguna prestatzen ari dena.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Représentations Périodiques
Bertsolari Gazteen Eguna

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J Sarasua
Bertsolaritza zaharrena dala
gazte askoen kejua,
Egaña ere dagoeneko
ho(ge)itamarrera dijua,
bertsolaritza guretzat dala
egin nahi degu ojua,
bestela laister hartuko degu
aitona zahar konplejua. (BIS)
Egaña
Gazte eguna antolatzea
txarra danik ez det uste,
bertsolaritza aldatu nahian
horreinbeste buruhauste,
Jon Sarasuak dion bezela
hogeitamar urte laiste,
komeni bada heldua naiz ni
ta komeni bada gazte. (BIS)
J Sarasua
Ni kezkatzen naiz gaur hemen bertan
bildu garen jende motaz,
entzule erdia nere aita baino
zaharragoa da askotaz,
geure eguna egingo dugu
nahi dugun guztia botaz,
zine oso bat beteko dugu
porrero eta pasotaz. (BIS)
Egana
Argi ta garbi azaldu digu
mutilak bere ametsa,
egia esan iruditzen zait
benetan bide traketsa,
bertsoa hola gaztetzerikan
nere laguna ez pentsa,
pasotismoa beti izan da
ezin dutenen defentsa. (BIS)
J Sarasua
Publikoari begiratuta
nik egiten ditut parrak,
bertsolariak ere zaudete
antikuatu xamarrak,
nahiz eta jantzi modako galtzak
eta larruzko txamarrak,
mentalidadez denok zaharete
omenduak bezain zaharrak. (BIS)
Egaña
Tira hemendik ta tira handik
pil-pil daukagu labea,
ez zahar, ez gazte, inor ez: gera
egi osoa(re)n jabea,
guri burlaka zer ari zera
txoro kalamidadea,
txori kakatzat ez zazu hartu
zaharren mentalidadea. (BIS)