Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-05-18 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-05-18 Usurbil Jaialdia
Conducteur/trice
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Biok mutilak zarete, adin berekoak. Euzkitze igandean lehen Jaunartzera doa, Sarasuak ez du hartuko.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-05-18 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Txikitatikan jaun hartzea da
nik izan dedan ametsa,
baina ondoko lagun hau hain da
kaiku eta aldrebesa,
zer dela eta erabaki du
honek jaun hartzerik eza,
sekula ez da sobran izaten
sortzailearen babesa.
Sarasua
Aizu laguna na(g)usi bezela
ez zaitez hasi mesedez,
biok berdintsu aurkitzen gera
jakintzan bezela fedez,
egingo dezun errito hori
zertarako ote dan berez,
nere aitatxok ez daki eta
zure aitatxok ere ez.
Euzkitze
Kristautasuna hautatu zazu
ateo bideen partez,
bestela laister igoko zera
kontu hoien errematez,
hementxe nago erregaliak
jasotzeko borondatez,
mesedetikan zertxobait badu
kalterikan berriz batez.
Sarasua
Marineroen trajea jantzi
zorionik onenean,
bazkari on da bazkal ostea
aitonen aldamenean,
zer zabiltzan e(re) ez dakizula
Jainkoaren izenean,
e(g)in behar bada nik egingo det
konturatzen naizenean.
Euzkitze
Bate bururik ez daukadanik
ez zazula esan gero,
zure esanak neri odola
jarri dit gaur bero-bero,
hala (e)re ez det gure artian
haserrerikan espero,
ume bakoitzak bere aukera
errespetatu ezkero.
Sarasua
Errespetoa aipatu dezu
ni konforme nago hemen,
baina gauzarik ez dut egin nahi
ederto jakin baino lehen,
mesedetxo bat egin zaidazu
jaun hori hartu ondoren,
zure aitari galde zaiozu
gauza hori zertarako den.