Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-06-27 Zarautz Jaialdia
Conducteur/trice
Egaña, Andoni
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertsolarien artean bi hauek daukate urrezko solteruaren fama. Baina zein da urrezkoena edo zeinek du fama hori mereziena?

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Urrezko al naizen galdetu dit ta
eman diot baiezkua,
eta ezetza esaten dunak
altxa dezala eskua,
baina letra bat falta zitzaion
esan bait du urrezkua,
anoetarra da urrezkua,
ta Euzkitze lurrezkua. (BIS)
Euskitze
Peñak ez ditu berdin maitatzen
auzoa eta etxea,
kanpoan goxo portatu arren
etxean mala letxea,
Andoni ez da gauza ederra
orain hauxe aditzea,
neretzat burla egitea da
honekin konparatzea. (BIS)
Peñagarikano
Urrezko zala uste zuen da
honek eman du txaskoa,
guapo den batek nola ekarri
rekluta baten kaskoa?
Urrezkoa uste baina ez dauka
tankera eder askoa,
belarritako bakarra dauka,
hura ojalatazkoa. (BIS)
Euzkitze
Ze neska klase izan daiteke
Anjelito hartzen duna,
bietakon bat izan behar du:
itxua edo tuntuna,
bere burua fama ta fama,
pasatu ohi du eguna,
han urrezkoa omen da baina
bate balio ez duna. (BIS)
Peñagarikano
Neskatxa asko datoz nigana
Xabiertxo hau utzita,
eta uste det ointxe nerekin
hau dagoela etsita,
bere soinean ibiltzen ditu
honek hainbeste bitxi ta
politagoa dala uste det
telebistaz ikusita. (BIS)
Euskitze
Liburu saltzen ibiltzen zera
zu oso aurpegi alaiz,
askoz hobeto ez al zenduke
monagilo edo apaiz,
era hontako konparaketak
ez dituzte egiten maiz,
zu urrezkoa baldin bazera
ni diamantezkoa naiz. (BIS)
Peñagarikano
Iruditzen zait oraingo hontan
harrotu dala dexente,
bestela ere honek gandorra
ez al zeukan nahiko tente?
Zer arraiotan aipatzen dituk
urre eta diamante?
Honek uste det bakarra dula
Anjel Marik bi amante. (BIS)
Euzkitze
Ez iozute kasorik egin
esaten duan danari,
gizarajo hau beti ibiltzen da
frakaso artean igari,
neska lagunik batere ez dauka
eta etsaiak ugari,
propina ederra emango diot
eramaten duanari. (BIS)