Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1991-05-11 Berriz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1991-05-11 Berriz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Amuriza
Gaur umorea hartzen duanak
igarriko dausta bihar,
beste kontu bat be bada hemen
eta ez egin inork negar,
txosna egiten hor jardun gara
hiru-lau astean zehar,
ta azkenean gaurko txuletak
eleizpean erre behar. (BIS)
Egaña
Alper-alperrik egin zenuten
gerizpean eginahala,
barkatu baina erretegiak
ez dira izaten hala,
ez izan arren ni oso mutil
fededun ta zerbitzala,
aitortu nahi det Ama Eleizan
itzala haundia dala. (BIS)
X. Amuriza
Hemen urteroko afariak
badauka bere gantxua,
atari ederrak, jai dotoreak
eta gero deskantsua,
aurten txuletak pasatu dana
dogu dotrina zintzua,
Ama Birjinak gurako eban
txuletaren intsentsua. (BIS)
Egaña
Era hontako deskalabroak
asko pasa dira aurten,
nere lagunan baserria're
behera doa susto baten,
tejabana bat egin zenduten
hori ere gaizki irten,
auzo honetan ez al dezute
deus ere tajuz egiten? (BIS)