Bertsos - View details   To know more about this section

1991-05-11 Berriz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-05-11 Berriz Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN. Gai librean aritu zuen, ohizko hika-mikaz gain auzoko gorabeherak astindu zituzten.
Itxuraz Amurizaren baserrian lurjauziak izan ziren eta festetako komisiokoei ez zitzaizkien gauzak nahi bezala
irten.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-05-11 Berriz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza
Gaur umorea hartzen duanak
igarriko dausta bihar,
beste kontu bat be bada hemen
eta ez egin inork negar,
txosna egiten hor jardun gara
hiru-lau astean zehar,
ta azkenean gaurko txuletak
eleizpean erre behar. (BIS)
Egaña
Alper-alperrik egin zenuten
gerizpean eginahala,
barkatu baina erretegiak
ez dira izaten hala,
ez izan arren ni oso mutil
fededun ta zerbitzala,
aitortu nahi det Ama Eleizan
itzala haundia dala. (BIS)
X. Amuriza
Hemen urteroko afariak
badauka bere gantxua,
atari ederrak, jai dotoreak
eta gero deskantsua,
aurten txuletak pasatu dana
dogu dotrina zintzua,
Ama Birjinak gurako eban
txuletaren intsentsua. (BIS)
Egaña
Era hontako deskalabroak
asko pasa dira aurten,
nere lagunan baserria're
behera doa susto baten,
tejabana bat egin zenduten
hori ere gaizki irten,
auzo honetan ez al dezute
deus ere tajuz egiten? (BIS)