Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia
Conducteur/trice
Arrieta, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lopategi, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lopategi, botoa botatzera joan egin behar dela dioena eta Mañukorta, botoa ematen nazkatuta dagoena.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-05-05 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Sarritan gure pentsamentuak
gerta daitezke aldrebesak,
baina goguan izanik beti
Herri zahar honen ametsak,
ez daitezela zuen jokoak
gertatu inoiz traketsak,
botoa bota zazute denok
baina abertzaleentzat. (BIS)
Mañukorta
Propaganda ta gezur ugari
hor dute danak batera,
milagrorikan ez dute egingo
kontuak ongi atera,
aurrian hitzak guri egin da
bete nahi dute kartera,
neretzat danak alperrik dira,
ni ez nua botatzera. (BIS)
Lopategi
Badakizu zuk gure Herria
gaur burrukan ari dena,
hogeitaseian ikusiko da
zein den jende argiena,
Herri guztiek izan dezaten
alkate egokiena,
bere herriaren gogua zer den
arduratzen dakiena. (BIS)
Mañukorta
Propagandetan aurpegi alaiak,
ezkutaturik muturrak,
eta ezertxo emateko hor
arkitutzen dira zakurrak,
nere ustetan danak ez baina
gehienak dira maltzurrak,
hamarretatik zortzi ta erdi
ez ote dira lapurrak? (BIS)
Lopategi
Lapur artean ere noizbehinka
sortu ohi zaigu izarra,
batasunean lortu daiteke
gure Herriaren indarra,
askalasuna eskuratzeko
beti da bultza beharra,
hargatik degu gure HB
talde abertzale bakarra. (BIS)
Mañukorta
Kontzientzian nere mingaina
gaur hemen nahi nuke dantza,
berdin-berdina dira zuria,
berdin gorria ta baltza,
lanik ez eta hainbat nahigabe
eta galtzen du baratza,
nere iritziz guztiok ere
badute alkarren antza. (BIS)
Lopategi
Denetariko jendea degu,
hori guztiok jakina,
baina ez degu alperrikoa
bertsolarien mitina,
norbaitek beti izan behar du
saiatua ta ekina,
zuk ere ez zazu aprobetxatu
beste batzuek egina. (BIS)
Maúukorta
Jainkomendiko artzai baldar hau
ez degu oso tontua,
hainbat esne ta hainbat haragi
Europatikan sartua,
kuIparik gabe galtzera doa
baserriaren frutua,
gauza guztiak ongi jartzean
nik botako det botua. (BIS)