Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1991-03-23 Beasain Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1991-03-23 Beasain Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Amuriza
Luzetikan txikira
pasatu gaitezen,
jakiteko hurrena
zertara goazen,
Martxoak hogeitahiru
gaur bost urte hain zuzen,
gogoan al dek egun
hura zer izan zen? (BIS)
S. Lizaso
Galdezka hasi da ta
erantzun beharko,
txapelketaren deia
Anoetarako,
ez da ez oroitzen, nik
jantzi nuelako,
baizik berak betiko
galdu zuelako. (BIS)
X. Amuriza
Gipuzkoan horrekin
zenbat txalo ta jai
arrazoi daukak hortan
ez dit ukatu nahi,
egun txar bat etortzen
zaiguk hemen danai,
hik ez huan irabazi,
neronek galdu bai. (BIS)
S. Lizaso
Ahal zana egitea
genduen baldintza,
eta nik eman nion
kristoren paliza,
galdu zuenez gero
txapelan keriza,
beti erdi gaixorik
dabil Amuriza. (BIS)
X. Amuriza
Urteak hemen hola
pasatzen dirade,
baina ez zak hitzegin
ondo pentsa gabe,
ni egin ninduena
gaixo hauen jabe,
ez diot barkatuko
Lizasori ere. (BIS)
S. Lizaso
Gaitzak jo zuen eta
beretzat kalteko,
aurreko mailarikan
ez digu beteko,
bi aspirina behar
lo puxkat eiteko,
ta zenbat hartzen dituk
esna egoteko? (BIS)
X. Amuriza
Aspirinak ez dituk
udako mizpirak,
hik jakin nahi al dituk
nere erretirak?
Hartzen dizkiat baina
galdetzen badidak,
kontrako zintzurretik
joaten zaizkidak. (BIS)
S. Lizaso
Ez du esan nahi baina
neretzat berdin da,
nik antz ematen diot
ta nago jakinda,
bi-hirurekin dabil
sendatu ezinda,
hartu zak kajaka bat
tortilla eginda. (BIS)
X. Amuriza
Edozer esatea
honentzat atsegin,
hor kea dariola
tximinia berdin,
nik kaja osoa hartu
ta tortilla egin,
ta prijituko diat
puruzar horrekin. (BIS)
S. Lizaso
Gaurkoan lagun negok
ni borondateko,
ta horra kontseju bat
ta ez dek kalteko,
esan dit aspirinak
tortillan jateko,
baina zerbait falta zaik
tortilla egiteko. (BIS)
X. Amuriza
Izan leike zeozer
agian okela,
baina badakizue
zerbait falta dela,
honek lehen esana du
apaiza nintzela,
hik'e gordeak dauzkak
neronek bezela. (BIS)