Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-12-13 Getxo Jaialdia
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Sarasua, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bakearen Nobel saridun oraingo hontan Rigorbeta Mentxu, Guatemalako emakume jatorra. Zure omenalditxoa, Jon.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Emakume bat, potolatxoa,
ta gainera indijena,
ez dugu gaurko prototipoan
oso pertsona zuzena.
Halare batzuk izandu dute
goratzeko ahalmena,
paradoxa da nere iritziz
gaur Nobel sari horrena,
orain munduak goraipatzen du
beti baztertu duena. (BIS)


Premio eta arreta asko
ez al degu jartzen hemen?
Rigoberta zein gendun lehen ere
neretzat zegon nabarmen,
baina gaur egun korbatadunak
ere egiten dio omen,
kontuak kontu andratxo honek
erakusten du ondoen,
gaur eguneko mundu honetan
esperantza nun dagoen. (BIS)


Famili dana hil diote ta
bera bizirik da doi-doi,
ideolojia garbia dauka
bizinahia du arrazoi,
beti aurrera ateratzeko
itxaropen aina sasoi,
bere Herria defenditu du
eta astindu behe ta goi,
bidea zein den erakutsiaz
Europako indijenoi. (BIS)