Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-04-23 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1993-04-23 Lasarte-Oria Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean
Gaiari oharrak
Hasierako agurraren ostean bata besteari hika-mikaka jardun ziren. Egañak bertso tartean
maitia hitza sartu zuen eta abiapuntu hori harturik honela jarraitu zuten.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1993-04-23 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Burrukarako ez nauk etorri
ai Amuriza maitia!
eta xipoka hastea izan
leike biontzat kaltia,
litekena da ni ezinean
lur zolara joatia,
gauza bakarra eskatzen diat
etxera eramatia. (bis)
Amuriza:
Lehendikan ere Egaña honek
bazebilen propaganda,
ez da mirari SOS eskatzea
hain gautxoria izanda,
honen planetan kezkatzen nago
halaxe ohitua zan ta,
zer demonio bilatzen dek hik
neri maitia esanda? (bis)
Egaña:
Afai garaian hor eduki det
aldemenean, onduan,
sentimenduak azaldu ditut
bertsotarako orduan,
ta hau entzunaz gauza bat daukat
barruan edo goguan:
nik zeinen gaizki esan diodan
ta zein ondo ulertu duan. (bis)
Amuriza:
Adinak bere tikea badu
ez badu ere berdindu,
hark gaizki esan nik ondo ulertu
bertsoak hala agindu,
detailetxo bat emango'izuet
ez nazazuten sumindu,
nik ez nion hain ondo ulertuko
hankaz ukitu ez banindu. (bis)
Egaña:
Ai Amuriza igo egin da
elkarrizketan nibela,
izan'e ez da mugitzen zaila
lagunaren manibela,
hankaz ukitu egingo nun bai
lagunak zion bezela,
esaten nun bai zigarro hori
potolo samarra zela. (bis)
Amuriza:
Ez dakit honek esan duena
konprenitu duen inork?
Bi hanka ere hor baditut nik
eta dauzkanak edonork,
potolo samar omen zegoen
honek burla gisa ziok,
ikusiko dek nora joango den
sua ematen badiok! (bis)
Egaña:
Berriro ere kantuan nator
mikrofonoan harira,
nere laguna oso terreno
zailetan sartzen ari da,
Lasarte eta aipa ditzagun
hortakoxe gaude tira,
saio osoa ezin deu pasa
geure zilborrai begira. (bis)
Amuriza:
Beraz Egañak gaia aldatu
nahi zidak aldamenetik,
bistan dago hau atera dela
zilborrez bere onetik
Lasarten gaude orain jakin det
lagunaren esanetik,
Zer moduz dabil ziudade hori
herria egin zenetik? (bis)
Egaña:
Gazte denboran eritzi nuen
benetan herri tristea
ez zen goxoa Lasarteraino
Zarauztikan iristea,
orain jendea hor sumatu det
euskaldun eta gaztea,
aldatu egin beharko det nik
Lasartez nuen ustea. (bis)
Amuriza:
Hemen ederki hasiak gaituk
eta jarraitu galanki,
nola neurriko loreak bota
honelako herri bati,
aldatu behar duen ustea
sozioak erabaki,
purua erretzen eta gainera
koipea ematen badaki. (bis)
Egaña:
Arrazoi dauka diplomazian
nabil fuerte samarrik
halare nere sentimenduek
ez dute falta indarrik,
nere ustea aldatu egin da
ez dago esan beharrik,
pentsatzen bainun Lasarte zela
lau mantxurriano bakarrik. (bis)
Amuriza:
Mantxurriano hitza barnetik
nunbait Andoniri erten,
Gasteizen ere bizi izan da
halako bolara baten,
han aspertuta berriz Zarautzen
instalatu zaigu aurten,
handik bialtzen digutenean
azalduko da Lasarten. (bis)
Egaña:
Zortzi urtetan Bitorin bizi
ia erregeen pare,
orain Zarautza etorri naiz-ta
ez alkate ez errege,
nere zizare hoiek berotzen
ez hasi, egin mesede
edo bestela fraile kontutan
sartu naiteke ni ere. (bis)
Amuriza:
Alde batetik bestera joaten
hasteko bada baimena,
konbentu ederrak ere gaur daude
ez da izango krimena,
holako baten sartzeko ere
zu zinateke onena
hanka ikutzen badakizu ta
egina dezu gehiena. (bis)