Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia
Conducteur/trice
Amuriza, Xabier
Gai-emailea
Loidi, Arantzazu
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Egaña, Andoni
Sujet proposé
Amurizak Egaña gonbidatu zuen irtetera, bat-baterako doinu zail bat hartuz, txapeldun kontuak aipatzera, aurretik Egañak txapeldun deitu baitzion.
Gaiari oharrak
Amurizak Egañari bota zion bertsoa. Saioan zehar bertsolariak jardun zuten elkarri
gai-jartzen. Aurreko bertso-sortan Mikel Mendizabalek jardun zuen doinu gutxi erabili bat hartu eta
bertsotan bertsolariei gai-jartzen.

Description

Air
Esateko ez naiz lotsa
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Mikel zirikatzen jardun
nor ote garen fededun,
kontrariorik ez nuke izango
gaur hoberik inun,
gaia zentratu dezagun,
zer diok Egaña egun,
barkatu baina ni ahaztua naiz
noiz izan nintzen txapeldun.
Egaña:
Aritu zaigu kanpainan
halako era alaian,
iruditzen zait oraindik dabil
txapelan usaian,
bazkaldarrak ase nahian,
ura ta ardoa mahaian,
biak'e onak ditugu baina
bakoitza bere garaian.
Amuriza:
Mahaian txanpainakin busti,
berdin ilun nahiz eguzki,
puru erretzaile honek neronen
tranpak badakizki,
dela Bilbo nahiz Donosti,
jendeak hor ziok noski:
Amurizaren jarraitzailea
ez zebilek horren gaizki.
Egaña:
Ez zaite izan txepela,
ez neri hasi horrela,
bururik buru martxa onean
joan da txapela,
onartu ezazu bela,
denek dakiten bezela:
ikasle onak maisu zaharra
beti gainditzen duela.
Amuriza:
Hori konpreni zitekek,
belaunaldiak hor zeudek,
hik ondo asko diok zer dion
esaera batek.
Ni hori entzunda laket,
eta hik sinesten badek
beraz hortatik hi ere laster
gaindituko hau norbaitek.
Egaña:
Hori egi borobila,
atzetik datorren pila,
hoiei uztea da Egañaren
desio umila,
gure arteko iskanbila,
nor da biotan abila,
zalantza zure alde dago ta
dudan geratu dadila.