Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-04-30 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1995-04-30 Legazpi Jaialdia
Conducteur/trice
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Murua, Iñaki
Sarasua, Jon
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertso banatan ahal bada, beldurrari buruz edo gaur EGUNKARIAn Andu Lertxundik idatzitakoari buruz. Zer gertatzen ari zaigu? Zerk sortzen du ideia libreen plakajea? Zerk bihurtu gaitu mutu eta miseriaren esklabo?

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-04-30 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua, Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Lehen aipatu det nolakoa den
anormalen komeria,
gizarte hontan beti bakarrak
ezin jarri aurpegia;
askotan mutu bihurtzen gera
hori da hori egia!
Beldurra gauza humanoa da,
hori ez da miseria. (bis)

J.Sarasua:
Bertsolariok ere ditugu
gaur hemen kontatzekoak,
telebista ta jende hoiekin
nahiko disgusto bapoak.
Nahiz ta gureak zuzen ez diran
maila hoietako jokoak,
gure iritzirik ezin du kendu
txantaje politikoak. (bis)

Murua:
Zail da gizarte antolatuan
beldurgabea izaten;
ba al dakizute indar faktiko
hoiek zer indar daukaten?
Pentsatzen ahaztu egin zaigu ta
hola zaila da esaten,
ta oso errez egiten zaigu
bestek emanetik jaten. (bis)

Egaña:
Jainkoak neri ez zidan eman
ausartenaren izara;
neu beldurti naiz, hau beldurti da,
zu ere beldurti zara.
Hori ez da hain penagarria
garbi esango dut, hara:
beldurra neurtzen jakin behar da
gauza guztien gisara. (bis)

J.Sarasua:
Baina beldur naiz ez ote gauden
nahiko beldurrez beteta,
kasualitatez tartean dago
lehen aipatu dan karneta;
beldur txikia eduki nahi det
patrikatxoan gordeta,
esan dezagun nahi dugun dana
bertsolari gara eta! (bis)

Murua:
Bainan bertsotan esandakoa
airera gabe daukate;
gurea isildu ta lehen esanak
botatzeai ekin diote.
Gauz bat pentsatu, bestea esan,
hortan ai gera jo ta ke,
txotxongilotze prozesu horri
beldurra behar genioke. (bis)