Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Eguna (27. 1995. Donostia)
Représentación
1995-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Iparragirre eta Xenpelar zarete. Zer duzue elkarri esateko.

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Neurri berezikoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Iparragirre abila dela
asko daude iritzita,
bertso politak kantatzen ditu
baina aurrez ikasita;
zeure bizarrarekin
eta gitarrarekin,
nunahi badaukazu zita,
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita. (bis)

Amuriza:
Estimatzen dut zure gonbita
elkarrekin bil gintezen,
ez da erreza urrun bainago,
Ameriketan hain zuzen.
Hasi nintzan Milanen,
Londresera ondoren,
ta orain Buenos Airesen,
oraintxe noa baina ez dakit
garaiz iritsiko naizen. (bis)

Peñagarikano:
Festa debalde preparatzen det
gogua dedan orduan,
zu aina ibili egin duenik
ez da izango munduan.
Buenos Aires aldian,
joan dan aspaldian,
komeriante moduan,
Euskal Herrian hain maite izanda
nola aldegin zenduan? (bis)

Amuriza:
Jelosia edo inbidi pixkat
ez al da zugan nabari?
Nik ere zerbait egingo nuen
musikarekin kantari.
Nork eman dio fama,
itzala eta xarma
Gernikako arbolari?
Neure gitarrak mundu osoan
zabaldu du kanta hori. (bis)

Peñagarikano:
Kanta batekin ez da egiten
mundu osoaren jabe,
zure aldean gaztea naiz ta
kontuz badaezbada're.
Gerrazalea ez naiz,
aitortu izan det maiz,
baina zu zeu prest bazaude,
nahi aina gerra emango dizut
bate kupidarik gabe. (bis)

Amuriza:
Zuk bezelaxe gerra zitala
nik ere ez dut atsegin,
baina probatu nahi nuke zerbait
hain matrakoso batekin;
iritsi naiz Hendaira,
hemen nago begira,
laster nauzu Errenterin,
kapritxo horren faltan bazaude
ezin nizun hutsik egin. (bis)

Peñagarikano:
Bertsolaria eta gainera
konkistatzaile aparta,
kolperik jo ez eta hor dabil
nunahi kanta eta kanta.
Hilbeltzak hoita bata,
gainera larunbata,
ipiniko dizut data,
Anoetara etorri zaitez
baina gitarra lagata. (bis)

Amuriza:
Zita jarri du nire aldetik
sarrera dago librea,

gaur Anoetan urruti joan da
nik hasi nuen bidea;
bertsolari eguna,
hemen omen genduna,
zer diok adiskidea?
Honek itxura gehiago zeukak
"musikoen desfilea". (bis)

Peñagarikano:
Ia guriak egin du eta
mindua daukat bihotza,
gure fueroak galtzearekin
heldu zaigu heriotza.
Kitarra eta hotsa,
hau euskaldunon lotsa,
ikusi degun jarduna,
hurrengo urtean gure esku utzi
bertsolarien eguna. (bis)

Amuriza:
Xenpelar ere izutu zaigu
naturala zen bezela,
gure gonbita hurren urtean
hemen izan zaiteztela.
Gaurko gure saioa,
edo desafioa,
buka dezagun honela,
badakizue jendea beti
gosez utzi behar dela. (bis)