Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier "Euzkitze"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Sorozabal, Jokin
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Xabier Euzkitze, printzesa zaitugu; eta Jokin Sorozabal, erregina. Printzesa, zure lagunek asteburu luze honetan guateke batera konbidatu zaituzte. Zuk joan nahi zenduke, baina zura ama erreginak ez dizu baimenik ematen.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Goren mailako bizimoduak
baditu hamaika gako.
Gonbidapena egin didate
festa eder baterako.
Nere lagunen inbiriz urtzen,
etxean egon beharko,
ta haiek nere inbiriz lan hau
zer den ez dakitelako.(bis)

Sorozabal:
Alde batera pentsatu nuen
zu hara joaten uztea;
baina gu beste klase bat gera,
hala da nere ustea;
ta hobe dezu gure artean
bizi alaba gaztea,
ez da komeni gure odola
beste batekin nahastea.(bis)

Euzkitze:
Odola nahastu edo ez nahastu
ez zait batere inporta,
mentalidade atzerakoiez
nazkaturikan nago ta.
Festara noa ta altu diot,
ahotsa pixkat iota:
behe mailan pozik bizi nahi nuke
ta ez goi mailan lurjota.(bis)

Sorozabal:
Behe mailakoa nahiago dezu
goikoa baino, aukeran.
Orain ez gera hemen hasiko
gauza hoien gorabeheran,
bizitzen segi beharko dezu
guraso zaharren tankeran,
jaiotzerako bazenekien
ze mailatakoa zeran.(bis)

Euzkitze:
Barkatu baina ez nago, ama,
ni zure borondatean:
zuen haizea, zuen ustea,
guztia geure kaltean.
Goateke hortan politik bada,
hango mutilen artean,
txirri egitera eramango dut
"Dos Caballos" zahar batean.(bis)

Sorozabal:
Zure bidea gureetatik
dabil nahiko apartean;
hori aldatzen hasten bazera
denontzako da kaltean.
Zure irudia garbi mantendu
gaztea zeran artean,
eta xirriak eingo dituzu
erregina izatean.(bis)