Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Eskua kazo gisan
jartzen dezu sarri,
ta eskean zabiltza
buru ta belarri.
Sparring baten bila
nabil larri-larri;
hartzeko prest bazaude,
nerekin etorri. (bis)
Murua:
Eskean nago hemen,
jardun eta jardun;
borondatetsua naiz
hartu behar dan ordun.
Ni sparring moduan
har nazazu, lagun;
laister egingo zera
munduko txapeldun. (bis)
Egaña:
Beraz, zu prest bazaude,
ni ere prest nago.
Ene!, topatu izan
bagina lehenago...
Hain fuertea naizenik
ez nuke esango,
hiru karizi baizik
ez dira izango. (bis)
Murua:
Lasai hasi zaitea
nerekin mokoka,
sparring sendo on bat
nola zaizun toka.
Nahiz ni kokotez atzea
berehala bota,
nornahi hautsiko dezu
okotzean jota. (bis)
Egaña:
Beraz gizon debila
zaitugu orduan,
zu zeu pintatu zera
gixajo moduan.
Nik tipo baliente bat
nahi nuke onduan;
zakua lehendik badet,
gizon bat nahi nuan. (bis)
Murua:
Gizon peto askoa
aurrean daukazu,
zuri erakusteko
aditu ta maisu.
Munduko txapelduna
izan nahi badezu,
"Rossli"-a erretzeari
utzi ezaiozu. (bis)
Egaña:
Konsejuak ematen
zerorren kaltera;
nik nahi nuke txapela,
gainera kartera,
eta biriketatik
ke piska't atera;
Ezin al dira lortu
bi gauzak batera?
Murua:
"Utzi erretzeari"
esan dizut garaiz,
osasunaren aurka
ari bai zera maiz.
Txapeldun ein zintezke
ta aurpegi alaiz,
ta ni zure kontura
bapo biziko naiz. (bis)