Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Sorozabal, Jokin
Xabier "Euzkitze"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek aita-alabak zarete. Xabier, aita; eta Sorozabal, alaba. Elkarrekin bizi zarete. Aita apartatua da eta berriro beste batekin ezkonduta bizi da. Egongelan orain arte egon izan den argazki zaharra, aurreko emaztearekin egina, kentzen ari dela alaba azaldu da.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Xabier "Euzkitze"

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Oso pozik eta tinko
nik ama nuen begiko;
behin joan zan eta berriro ez da
hona itzuliko.
Ez zera kentzen hasiko,
hor egongo da betiko,
nere amari burlik egiten
ez dizut utziko. (bis)

Euzkitze:
Zure amaren pozean
bizia urte luzean,
argazki hori kentzeko asmoa
dut gaur arratsean
nahiz eta orma hutsean,
argazkirikan ezean,
ez al duzu ba ondo gordea
zure bihotzean? (bis)

Sorozabal:
Hartu duzu hainbat usai
andrea da zure etsai,
kanpora joan zan eta geroztik
bizi zera lasai,
baina kuadroak hor jarrai,
ni ez naiz baztertzeko gai;
barruan gorde nahi nuan bainan
kanpoan ere bai. (bis)

Euzkitze:
Benetan ari natzaizu,
nola zaude hain berritsu?
Aitari kontuz hitz egiozu,
arlote mukizu!
Haserretua naiz, aizu;
zer arraio behar dezu?
Abandonatu egin zintula
ahaztu egin al zaizu? (bis)

Sorozabal:
Horixe da zoritxarra:
orain hau entzun beharra;
esan nahi dezu izan nuela
oso ama txarra.
Nik egindako negarra,
ahaztu ezin den deiadarra.
Zuk bi emazte dituzu, bainan
nik ama bakarra. (bis)

Euzkitze:
Argazkirik ez dut hausi,
baina hemen ez da bizi.
Orain beste bat inguratu da
maleta ta guzi.
"Nere amatxo ez haiz hi"
entzunda joan da ihesi.
Ni maite naunak zure bihotzik
ez al du merezi? (bis)