Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Juan Mari Areitio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Représentación
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Bittor "Bitti"
Areitio, Juan Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Areitio, aitona; eta Agirre, biloba zarete. Biok elkarrekin entzun duzue gaueko 8etako partea edo albistegia. Bertan esan dutenez, hemen, berehala, egundoko lurrikara omen dator. Aitona errosarioa errezatzen hasi da. Biloba, beti bezala, beheko tabernara doa.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Agirre "Bitti", Juan Mari Areitio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Areitio:
Notizi txarrak datoz
gure kalterako;
gaur hemen zelakua!,
esaera baterako.
Bizirik ez gerade
inor aterako;
prestatu beharra da
beste mundurako.

B.Agirre:
Laister degu mundua
guretzat lur joa;
alperrik da errezoa
baita ere lujoa.
Oin arte pasa degu
bizitza majoa...
Ni nere lagun zaharrak
agurtzera noa.

Areitio:
Iloba hau ikusteak
nola ez eman penik?
Honek ez du pentsatzen *
beste munduik danik.
Gaizto samarra zera,
lehendik antzemanik;
notizi hau ez pentsa
gaur gezurra danik.

B. Agirre:
Momentua heldu da
oso serioa:
hil beharra guk laister
hau kalbarioa!
Munduai egin behar
orain adioa;
aitona, zertako da
errosarioa?

Areitio:
Errosarioaz zuk
hainbeste zalantza,
nahio dozu tragoa
jolas eta dantza,
baina etorri zaigu
oso berri latza;
nik beste mundurako
daukat esperantza.

B. Agirre:
Beti izan gera
geroko horrekin,
zer etorkizun dagon
nahiz inork ez jakin.
Azken arnasa eman
zagun alkarrekin;
trago bat egitera
etorri nerekin.