Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Jose Luis Urdangarin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-11-02 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Sorozabal, Jokin
Urdangarin, Jose Luis
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Jose Luis, berrogei urteko gizasemea zara. Orain dela hamar urte basektomia egin zenuen Jokin medikuarekin; gaur mediku berarengana etorri zara konpontzeko eskatzera.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-11-02 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Jose Luis Urdangarin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urdangarin
Lehen eginagatik
parranda ta festa,
aspaldi nahi hodia
jarririk trabeska.
Orain zugana nator,
ez hasi parrezka;
buruan badet orain
berriz ere kezka
gaur ezagutu baitet
bihotzeko neska. (bis)

Sorozabal
Lehengo gaia bezela
gazterik ezkondu,
eta zeure bizitza
nahi zenuen landu.
Egoera berriak
orain zuregandu,
nahiz lehengo aberia
txukuntzen lagundu,
hamar urte zahartzea
ezin da konpondu. (bis)

Urdangarin
Medikuak gauza onik
ezin erakutsi,
baina nik nereari
behar diot eutsi;
familia izateko
ez det-eta etsi,
barrabilak ireki
eta gero itxi
ta hortik aurrerakoa
nere kontu utzi. (bis)

Sorozabal
Gauzak adierazteko
bai era xarmanta!
Filosofia dezu
eder ta galanta.
Saiatzeko asmotan
hau da zure planta,
ez dedila izan ez
saiatuan falta,
saiatze hortan ere
disfrutatzen da-ta. (bis)

Urdangarin
Ez alferrik dantzatu
mesedez mingaina.
Zerbait egingo al dezu
neretzako aina?
Kezkatuta dabilkit
orain burugaina,
eta sortu nahi nuke
famili apaina;
heldua sentitzen naiz
berandutxo baina. (bis)

Sorozabal
Noizbait heldu zera ba
ta horri eskerrik,
gaur lortu zenezake
famili ederrik.
Baina ahalegina suerta
liteke alferrik;
gu laguntzeko gaude,
ez da esan beharrik,
medikua naiz baina
ez hori bakarrik. (bis)