Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Munduate, Joxe
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kamioi gidariak zarete, eta bost hilabete daramatzazue lanik gabe. Astero bezala, kamioia garbitzen egin duzue topo.

Description

Air
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia

Aspertu ginen Europan zehar
kamionakin ibiltzen
ta orain gaude restop batean
geure kabinak garbitzen.
Ai lagun Joxe jokabide hau
ez det ondo entenditzen:
ze kristotako garbitzen degu
ez baldin badeu zikintzen?

J. Munduate

Nik erantzuten jakingo al det
zuk egindako galdera?
Egoerari hartzen diot nik
alperrikako tankera
trapua hartu ta ari gera
aurrera eta atzera...
Pazientzia bukatu behar zait
pinturarekin batera!

I. Zubeldia

Urte hauetan Europan zehar
eman degu hainbat gerra
errepidea izan zitekeen
zuzena ala okerra.
Xarma guztia galduta dago
nere kabina bazterra
dagoeneko pipiak jan dit
Cindy Crawford-en posterra.

J. Munduate

Posterrak duen dizdirak ez nau
lehenago hainbeste pozten
ikusten baitut egun gogorrak
ilaran nola datozten.
Ez da erreza mantendu eta
familia ondo jazten
ta okerrena: argi izpirik
oraindik ez da ikusten.

I. Zubeldia

Ez zazu etsi lagun Josetxo
oraindik zaude gaztea
ez da komeni edade hortan
burutik raso nahastea.
Komeni zaigu irtenbideen
bila lehenbailehen hastea
onena degu kamiona saldu
ta ehun ardi erostea.

J. Munduate

Igual kamioiak saltzea ez da
izango gure kalteko
baina laguna zerbait badaukat
gaurkon zuri esateko:
bitatikan bat salduko degu
ta bestea aparteko
igual gaizki ez da etorriko
ardiak eramateko!