Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Fredi Paia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
Représentación
2009-10-24 Laudio Txapelketa
Gai-emailea
Altuna, Lierni
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Paia, Fredi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Miren, bost urte daramatzazu zahar-etxe batean bizitzen; Fredik gaur du lehen eguna, eta zure gela berean jarri dute.

Description

Air
Zer da gaur Donostian
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2009-10-24 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Fredi Paia

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza

Nahiz lehen egunetan
sentitu arraro
Fredi zahar etxe hau
oso ondo dago.
Baietz momentu onak
batera igaro!
Etorri zarenetik
nago askoz pozago
txoriei hitz egiten
gogaituta nago. (bis)

F. Paia

Ni aurkitu ninduten
etxean botata
andrea hil zenetik
lagun dut koñaka
eta hor ibiltzen naiz
beti tantaz tanta...
Faltan botako duzu
txori eta kanta
gaur ekarri dizute
pajaro galanta! (bis)

M. Amuriza

Etxe honetan gaude
hogei zahar inguru
eta gela berean
gaude buruz buru.
Esperientzi berriak
dauzkazu seguru
gauez erromeria
dugunez helburu
Pajaritos dantzatzen
ikasiko dugu. (bis)

F. Paia

Neguan bizi nintzen
ta heldu da uda
infernura etorri
ta heldu zerura.
Falta daukat arropa
dirua ta muda
baina zerbait sartu nun
poltsiko barrura:
Viagra frogatzeko
garaia heldu da. (bis)

M. Amuriza

Txoritxoa ekarri
duzu antza tinko
eta bai egia da
nik zaitut begiko.
Oporrak hasten dira
hementxe betiko
ta bihurtuko zaitut
berriro mutiko
Viagra-ren beharrik
ez duzu edukiko! (bis)

F. Paia

Marilyn dirudizu
kontutan hartuta
naturan kontra egin
behar dugu burruka.
Azken urte hauetan
nenbilen galduta
zoriontsu nintzake
ez nezake uka
biok hilko bagina
eskutik helduta. (bis)