Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
1982-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Lopategi: Ez gaude lagunkiro
kantuan hasteko
horrelako hitzikan
ez nuen usteko
arrazoi txarrak daude
bat eta besteko
nor zera Lopategi
isilarazteko?
Lazkano: Gorrotoagatik ez naiz
ni hasi horrela
bainan aitortuko dizut
bildur bat detela
nahi nuke zu isiltzea
mutu bat bezela
bestela akabo da
Lazkanon txapela!
J. Lopategi: Arrazoietan hasi
badituzu pila
desafiotan ere
azaldurik mila
ez naiz inoiz abitu
txapelaren bila
bainan ez dut egon nahi
Euskadin isila.
Lazkano: Honek badu korajea
badu bibotia
alboko mutur beltz hau
ez da arlotia!
Lehen ere bertso ederrik
badauka botia
pekatu ote du behingoz
isil egotia?
J. Lopategi: Isiltasuna beti
ez zaigu komeni
arrazoi bat doakio
nere lagun honi:
plazarik plaza junez
kantu ta harmoni
Euskadi zerbitzeko
jaioa nauzu ni.
Lazkano: Ez nazu zure etsaia
ez naiz zure kontra
nik ere noizbait nahi nun
neureakin konta
bertsolari isilakin
ezer ez dago ta
libre utziko dizut
nahi dezuna bota!
J. Lopategi: Kantatzeko nengoen
ni borondatera
noizbait hitz tajuzkua
zuk ere atera!
Biok kanta dezagun
alkarraz batera
ta akaso euskaldunak
salbatuko gera!
Lazkano: Gaiak jarri digu guri
horrenbeste kate
ez dakit zan mesede
edo genun kalte!
bertsolai bat isiltzea
ai zer disparate!
Gu ez gera isilduko
bizi geran arte!