Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jose Luis Urdangarin
2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jose Luis Urdangarin
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.L. Urdangarin:
Ez dakit zu zabiltzan
burutikan jota
alzheimerra daukazu
edo zaude kolka.
Nik beti begiratzen
det eskelen nota
noiz aterako naizen
beldurrez nago-ta. (bis)
N. Gabilondo:
Betaurrekoak igo
zimurtu kopeta
esan didazu "hara
joan zaigu Joxepa!".
Nik eskelei zergatik
jarri behar arreta?
Haiekin kontakturik
ez nuke nahi-eta. (bis)
J.L. Urdangarin:
Alperrik zabiltzala
hori da kontua
esan beharra dizut
nik gauza juxtua
ez dezula ahaztu behar
daukazun patua:
lurrarekin egingo
dezu kontaktua. (bis)
N. Gabilondo:
Uzteko egin arren
hamaika erregu
kontaktu bila nabil
uda eta negu;
gazteak hartzen ditut
bideko eredu
bizi geran artean
bizi behar degu. (bis)
J.L. Urdangarin:
Nunbait komeniko da
hauxe botatzea:
kontaktuen kontuan
daukazu trantzea.
Komeni omen zaizu
gazte bat hartzea
haiek ere merezi
dute bizitzea. (bis)
N. Gabilondo:
Asko irabazten det
kontaktuen truke
badaukat meriturik
ta nahiko bertute;
gazteentzat ona naiz
aitortu nahi nuke
gerorako zer duten
ikasten baitute. (bis)