Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Larrañaga, Anjel
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Bion lagun bat ehortzi ondoren, kanposantutik bueltzan zatozte. Zuen elkarrizketa.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Larrañaga

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enbeita
Ez gera beste munduko gauzik
baizik miauka lau katu
nola diteke bizi bero bat
gaztea dela urkatu
sinismenean bagera ere
Jainkozale edukatu
gare zalantza eta samina
ezin geneza ukatu
zergatik Jauna gaztea hola
lorean bada bukatu.
Larrañaga
Lehenago ere heriotzak hor
asko ditu eramanak
bukatu dira ilusioak
ta zuk zinuzen afanak,
enterratzean negar malkotan
zure onduan ginanak
bukatu dira lagun maitea
munduan zinuzen lanak
zer sufritua orain daukagu
hemen bizirik geranak.
Enbeita
lkusi zuen herria zela
minbera eta elbarri
ta saiatu zen loturen aurka
zorionaren egarri
bere bizia eta odola
oinarri ditu ezarri
bere bidetik joan gaitezen
eskua eman elkarri
berak nahi zuen askatasuna
guk behar degu ekarri.
Larrañaga
Heriotzakin bukatzen dira
munduko egun laburrak
hanka ta esku denak hoztuak
eta azalak ximurrak
negar malkotan utziak gaitu
zuk egin dezun agurrak
maite zinuzen egiak eta
bai gorrotatu gezurrak
frutu berri bat eman dezala
estali zaituen lurrak.
Enbeita
Harrokeria egoismoa
berak zituen erantzi
bere herria ikusi eta
minberaz kexu ta antzi
kontzientziak ezin zezaken
lagun urkorik ahantzi
diruak eta damak etzuen
horrenbesteko garrantzi
berak utzi dun gudako arma
guk biok dezagun jantzi
Larrañaga
Maite zenduan herri libreak
behar luken osasuna
pena hori da heriotzara
eraman duen laguna,
bainan gerora iritsiko da
herriaren erantzuna
ikusi nahirik bizi zinan zu
hemengo askatasuna
lortuko degu zuk ezinean
lehenago utzi dezuna.