Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Bion lagun bat ehortzi ondoren, kanposantutik bueltzan zatozte. Zuen elkarrizketa.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-11-28 Idiazabal Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Pena dadukat bihotzean ta
nerbioak korapila
hau juan da ta nora abitu
lagun hobearen bila,
gaztetatikan maitatzen nuen
orain hor utzi det hila
haren amesan ate zabalai
Jaunak jarri maratila
beste gauzarik ez det eskatzen
zeruan gerta dedila.
Xanpun
Kanposantutik heldu ginela
ibili gira aldean
lagun onenak gaki zaizkigu
batere ustegabean,
gure orduan ere hor dago
izanagatik gordean
lagun maitea hori entzun zak
ahaztu gabe ordean
gu ere berdin jarri garela
lagun hain bide berean.
Lizaso
Nere lagun bat hemen uzteak
ez dit egiten grazirik
era malkoak etortzen zaizkit
hari bersotan hasirik;
landarerikan ez da ernetzen
erein ezean hazirik
gauza bakar bat esan nezake
hau lurpera ehorzirik
bera lurpean hila da bainan
haren ametsak bizirik.
Xanpun
Heriotzaren hitz latz hoiek
errezki dira ibiltzen
bainan lagun bat galdu ezkeroz
bortiz dira iduritzen,
itzali zaugun laguna gan ta
ez gira triste arintzen
eta uste dut harek gaituen
bihotza ere argitzen
maite dugun bat hilda ere ez
baita sekulakotz hiltzen.
Lizaso
Gure laguna gazterik hil da
zenen bizitza laburrak
denok negarrez egin dizkagu
guk hari azken agurrak,
begiak malkoz bustirik eta
gure kopetak ximurrak
ames guziak hil ote diran
jarrita nago beldurrak
ordaina azkar eman dezala
estali zaituen lurrak.
Xanpun
Hoin bersetaino zauri gintezken
hori ez nuen usteko
nere ordua da daukaten pena
zueri erakusteko,
haren itxura pistu eginda
oinela uzki izteko
orroitu gaiten esaner huntaz
han ez baita ahanzteko
sortzen girela hiltzeko eta
hil behar dela pizteko.