Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (8. 1982)
Représentación
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Iriondo, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Sein, Manuel "Xanpun"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Xanpun itotzen dago eta Sebastian Lizaso begira, baina igerian ez daki.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Manuel Sein "Xanpun"

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun
Hau ezin bertzea gaur
nauena nijoa
aurrez aurre ikusten
bai dut erioa
urrats gaizto bat egin
zer ondorioa
akabo da gizona
eta hondora noa
zatoz zu laguntzera
hor dago geroa.
Lizaso
Ia itoan dago
auzoko mutila
igarian ez dakit
hau da maratila
potzu hortan lehen ere
galdua da pila
nahiz intentoan geldi
ni akaso hila
potzura sartuko naiz
lagunaren bila.
Xanpun
Nere orduan denak
badauzka bihotz min
ezin egin nahi eta
beharra in ezin
otoi adizkidea
ez zuk ihes egin
bainan laguntza hartu
ta lehen bait lehen jin
ene gorputz triste hau
itotu ez dedin.
Lizaso
Laguna hi uretan
oso estu habil
eta ni igerian
berriz ez nauk abil
bainan saltatuko nauk
egon hadi trankil
eskutik heldu zaidak
egon arren debil
biok biziko gaituk
edo ta biok hil.
Xanpun
Salbatzekoz zat orain
hurbil du denbora
nere gorpuz triste hau
badoa hondora
eta arima altxa
zeruetan gora
bederen hurbil dadin
amaren albora
altxa dedi lehenbelehen
zeruetan gora.
Lizaso
Bestera gerta daike
bihar edo etzi
probatu aurretikan
zertarako etsi
lagun aurki noa ta
harzak pazientzi
hire tximak heldu edo
eskutik imurtsi
lagunik han itotzen
ez nitake utzi.