Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
1982-12-05 Durango Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano
Ai gizon horrek etzuen maite
inoiz gure zorionik
ez det esango neronek ere
maitasunikan nihonik
baina ez leike inork gorrota
tiroz hildako gizonik
pizti ederra ez genun baina
dena barkatzen diot nik.
Garmendia
Gure etsaia beti izan zan
ez gendun gizon umila
gure artean jarri zituen
makina bat katramila
ta azkenean baztar batean
tiroz utzi dute hila
kristautasunak agintzen du ta
zeruan gerta dedila
Lazkano
Eginza txarrik egina izanda
bere bizitza osuan
malkoa franko ixurreraziz
bere etxe ta auzuan,
bainan azkenik erori behar
hark ere estraposuan
gizarajoa bera erori da
berak jarri dun lazuan.
Garmendia
Holako etsaiak badiradela
lan daduka sinisteak
harei ematen zion kezka zan
dirua irabazteak
ajola gutxi puskatuarren
fameli eta gazteak
gertaera honekin eskarmentu bat
izan zazute besteak.
Lazkano
Mundu triste hau eramateko
zertan hoin beate burruka
bide txarretik ibili dela
inork ez dezake uka
esaera zahar bat badet gogoan
bere mamia badauka
gaizki bizi dan gizona inoiz
ezin leike ondo buka.
Garmendia
Nere iritziz gizarajoak
ez zun hainbeste kreditu
auzo ta herriak hondatu arte
ezin zeikean gelditu
esaera zahar batek diona guk
behar genduke aditu
adiskidea zure bideak
zu harrapatuko zaitu
Lazkano
Jaio eta hil egiten degu
guziok borroka baten
sarritan dudan jarritzen naiz neu
arrazoia nork daukaten
beti bestea gaiztoa dala
erreza degu esaten
gauzik zailena ez ote degu
norbera gizon izaten.
Garmendia
Gure Euskadik sortutzen ditu
ez dakit zenbat landare
begirunea jartzen dutenak
munduan zear junda ere
uste gabeko huts egin oiek
barkatzekoak dirade
lanikan asko badegu hemen
alkarri lagunduta ere.